jueves, 23 de octubre de 2008

SARRERA


Bullying-a, azkenaldian gizarteko esparru guztietan eta, bereziki, hezkuntzakoan ardura eta interesa piztu duen arazoa da. Gainera, ikasle guztiak nolabait ikastolan bullyin-a edo tratu txarrak modu batean edo bestean ikusi egin ditugu.

Arazo hau, ikastetxe guztietan ematen den fenomeno bat da. Ez da ikastetxe jakin batzuei edo gizarte-maila jakin batzuei lotutako arazoa, guztietan geratzen da neurri handiago edo txikoago batean.

Arazo honen ondorioz, ume askok eraso izugarriak jasan behar izaten dute. Kasu gehienetan eskolan porrot egiten dute eta haien gizarteratze prozesua ez da egokia izaten.

Egoera horiek detektatzea ez da erraza, guztiek isildu egiten direlako eta heldurik ez dagoen lekuan eta momentuan gertatzen direlako (gela-aldaketak, jolastokia, pasilloak, komunak, aldagelak, jangelak, autobusa, ikastetxeko sarrera eta irteerak…). Hauen sufrimendua eragotzi nahi badugu, arazoari aurre egiteko obligazio profesionala dugu. Ez da adituen gai bat, hezitzaileena eta pertsonen baizik.